XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1.- Zer da Windows 95a?

Windows 95a, Microsoft etxeak sortu duen 32 biteko sistema eragilea da. Sistema eragile berri hau, Windows 3.x eta MS-DOS sistema eragile ezagunekin, erabat bateragarria da.

Windows 95ak ezarpen garrantzitsuenak automatikoki egiten ditu, nahiz hardware, nahiz sistema-optimizazioetan.

Hasi berria izanda ere, laguntzaile berezien gidak, edozein funtzio zail burutzen laguntzen du.

Windows 95a sistema eragile independentea ez ezik, komunikazio, sare, mezu-trukaketa, defragmentazio, eta abarrerako balio duen sistema eragilea da.

DOS inguruneko aplikazioak ere sistema eragile honekin egikaritzen dira. Beraz, MS-DOS sistema eragilearen nostalgikoak ez du inolako arazorik aurkituko Windows 95ean bere DOS programak egikaritzean.

Beraz, Windows 95ak iraganera ateak irekita mantentzen dituen bitartean (DOS eta Windows 3.x sistema eragileekiko bateragarritasuna), geroari ere begira dago. Berarentzat sortuak diren 32 biteko aplikazioak Windows NT-arentzat ere baliagarriak dira.

Windows 95 eta Windows NT sistema eragile bakar bat bihurtuko direnez, agian etorkizuneko sistema eragilearen apustua egina dago.

1.2.- Windows 95etik atera

1.- Hasi botoian klik egin saguarekin.